| |
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen arloa:
Zer da:
Gizarte zerbitzuen sistemaren oinarrizko unitatea dira, eta herritar guztiei daude zuzenduta, diskriminaziorik gabe. Balio eta diziplina anitzeko unitateak dira, eta helburu nagusia ekintza komunitarioaren garapena da.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Herritar guztiei eskubideei eta gizarte baliabideei buruzko informazioa, balorazioa
eta orientazioa eskaintzea.
- Bizikidetza eta laguntza zerbitzuak eta programak eskaintzea etxean bertan.
- Esku-hartze programak garatzea, pertsona, familia eta taldeen gizarteraztea
ahalbidetuko duten baliabideak eta bitartekoak eskainiz eta bazterketaren
prebentzioari lehentasuna emanez.
- Sentsibilizazio programak egitea.
- Prestazio ekonomikoen tramitazioa kudeatzea.
- Informazio homogeneo, koordinatu eta sistematikoa prestatzea.
- Gizarte beharrizanak zehaztea, bere heziketa esparruan.
Garatzen diren programak:
Etxez etxeko laguntza:
- Teleasistentzia.
- Gizarteratzeari buruzko Euskal Plana:
OE. Oinarrizko Errenta.
GLL. Gizarte larrialdietarako laguntzak.
Laneratzeko eta gizarteratzeko hitzarmenak:
Arlo hauetan lan egiten da:
- Haurtzaroa, Gazteria eta Familia.
- Emakumeak.
- Pertsona nagusiak.
Kultur Etxea, San Román Auzoa, 6B
Tel: 94 636 60 07
Fax: 94 636 56 31
Arretarako ordutegia:
08:00etatik 15:00etara. Astearte eta ostiral guztietan.
Hartzaileak: herritar guztiak.
Aurretiazko hitzordua: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. |
|
|
|