| |

|
|
GPS landa gida
GPS landa gida ibilbide turistikoak planifikatzeko erabiltzen den baliabide eraginkorra da. Sistema berri honi esker, aukeratutako ibilbideak PDA batera (GPS sistema duena edo ez) zuzenean behera kargatzeko edo paperean inprimatzeko aukera dago, gero erabili ahal izateko.
Proiektu hau, Europako lankidetzan jatorria duena, 2004. urtean abian jarri zen, Enkarterrialdek landa-guneetako baliabide turistikoei, gaur egungo metodo modernoen bitartez, merezi duten balioa ematea erabaki zuenean. Kudeatzaile turistiko honen bidez, landa-turismoa sustatzea da asmoa, egungo teknologiez baliatuta, bisitak eta ibilbideak informazio oso zehatzaz planifikatzeko; eta gainera bisita eta ibilbide horietarako aukera ugari eskaintzen ditu.
|
|