Ingurumenaren arloa
Ingurumen Sailean, gure udalerriaren garapenaren alde lan egiten dugu, baina, betiere, ingurumen baliabideak aintzat hartuta. Helburu hori lortzeko, honakoak egiten ditugu:
- Airearen kalitateari buruzko azterketak (udalerriko kalitate atmosferikoaren ebaluazioa)
Zierbenako Udala airearen kalitateari buruzko azterketa bat ari da egiten, Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatearekin (Kimika Fakultatea) lankidetzan. Horretarako, aire-kabina bat jarri da Zierbenako Udalean, eta, bertan, laginak hartzen dira, ondoren aztertzeko.
- Toki Agenda 21 prozesuen garapen eraginkorra
- La Arenako hondartzak UNE-EN ISO 14001:1996 eta UNE-EN ISO 9001:2000
ziurtagiriak jaso ditu.
- Ingurumen arloko sentsibilizazio eta heziketarako ekintzak
- Birziklapen tailerrak
- Irteera ekologikoak gure ingurunea ezagutzeko
- Hondakinen gaikako bilketa (sukaldeko olioen gaikako bilketa):
Harrasketan isuritako olioak buxatu egiten ditu hodiak, arratoientzako jatekoa da eta kutsatuta irits daiteke itsasora, horrela, uretako flora suntsituz. Balizko kalte horiek saihesteko, erabilitako olioa autoentzako erregai gisa birziklatu daiteke. Horrek kutsadura-indize txikia dauka, eta gure inguruneak eskertu egingo luke..
Rafrinor da aipatutako bilketarako kontratatutako enpresa. Bilketa hileko lehenengo astelehenean egiten da, udalerriko auzo guztietan.
Ordutegia:
- La Arena (aparkalekua): 09:00etatik 09:30era.
- San Mames (plazan): 09:30etik 10:00etara.
- La Cuesta (plazan): 10:00etatik 10:30era.
- Cardeo (plazan): 10:30etik 11:00etara.
- Ibarra (plazan): 11:00etatik 11:30era.
- Portua (tabernen aurreko biribilgunean): 11:30etik 12:00etara.
» Ikus 2006an lortutako datuak
» Edukiontzi horiaren bilketa Zierbenan
- Beste jarduera batzuk:
- Erakusketa Mikologikoa eta Sendabelarren Erakusketa
- Inausketa ikastaroa
- Zuhaitz Eguna
- Aste Berdea
|