Zierbenak bidegorri bat du -hau da, bizikletaz dabiltzanek eta oinezkoek bakarrik erabil dezaketen bidea-. Ibilaldi lasaiak gustuko dituztenentzat bidegorria ibilbide egokia da, ikusmira ederrekoa eta 11 km. inguru dituen ibilbide honetako 4 Zierbenan daude.
Ibilbidea hasteko, La Arena hondartzatik abiatuko gara, eskuinean "El Peñon" mendia dugu, lau kobazulo dituena. Bidetik aurrera eginez, ezkerrean Kardeo auzoa ikusiko dugu, bertan La Catana deritzon etxea dago, honek Berant Erdi Aroko leiho bat duela.
Aurrerago, eskuinean, aintzinako eraikin baten hondarrak daude, hain zuzen, Quintana Dorrea izenekoarenak. Eta 200 metro inguru gorago harresi batzuen hondarrak daude; betidanik uste izan da kapera batenak zirena. Bidegorritik aurrerantz atseden-gune batera helduko gara, hor atsedena hartzeaz gain, bere iturrietan freskatzeko aukera daukagu. Jarraian, Abanto udalerritik joango gara ibilbidearen bukaeraraino Portugaleten.
Luzero Lurmuturra
Ibilbide honetatik udalerriaren itsas bazterraren ikusmira zabala izango dugu aurrez aurre. Izan ere, bertatik Bizkaiko mendebaleko eta Kantabriako ekialdeko itsasaldea ikus dezakegu aldi berean, Villano lurmuturretik (Gorliz) Santoñarainoko alderdia, eta, horretaz gain, Ibaizabal itsasadarra, bere alboetako herriak eta Muskizeko senaia, garai batean padurak zeuden tokian, gaur egun Petróles del Norteren birfindegia dago.
Ibilbidearen hasiera La Cuesta auzoan dago, bere enparantzatik abiatuko baikara, eta 300 metrora bidegurutze bat topatuko dugu, ezkerreko bidea hartu eta La Vista deritzon tokira helduko gara, bertatik Valle auzoa eta Zierbenako Portua ikus daitezke.
Horren ostean, lehengo bidera itzuli, eta mendiaren gainaldeko kararrizko tontorren azpitik doan pistatik abiatuko gara. Hor koba bat aurkituko dugu, "la Cueva de los Zorros" deritzona. Bere sarrera estuak, hiruki itxurakoak, sarbidea zailtzen du. Kobaren barrualdea hilei lur emateko erabili zuten historia aurrean. Ibilbidea itsasorantz doazen malden ertzean amaituko dugu, eraikin baten ondoan -garai batean militarren gotorlekua izandakoa eta, gaur, abandonatuta dagoena-. Inguru horretan mendia alderik alde zeharkatzen dituzten tunelak eta igarobideak daude, mendiaren alderdi biak lotzen dituztenak.
Leku horretatik, La Atalayatik, ikusmira paregabea izango dugu: Bizkaiko eta Kantabriako itsasalde zabala. Halaber, Atalayatik bertatik La Cuesta eta San Mames auzoak eta La Arena hondartzan ikus ditzakegu..