Datorren irailetik aurrera Zierbenako Udalak, Ulibarri Euskaltegiarekin batera euskara klaseak antolatuko ditu Zierbenan. Halaber, ikastaro berezituak izango direla aipatu behar da: besteak beste, gurasoentzako ikastaroak, merkatarientzako eta ostalarientzako ikastaroak.
Ikastaro hauetan interesaturik egonez gero, irailean zabalduko da izena emateko epea eta informazio gehiago lortzeko aukera.
Aipatu beharra dago ere, talde hauek antolatzeaz gain, norbaitek hala eskatuz gero, beste talde batzuk ere sor daitezkeela: EGA prestatzeko taldeak edo beste batzuk.
Eskaintza honetan interesik ez edukiz gero, beste herri batzuetako euskaltegietako helbideak luzatzen dizkizuegu informazioa eska dezazuen.
Muskizko Udal Euskaltegia
Helbidea: Cendeja, 29
48550 Muskiz
Tel.: 94 670 64 11
Fax: 94 670 72 75
Muskizko AEK
SOLBABADUN, 10
48550 MUSKIZ
Tel.: 94 670 77 74
SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIA
J. M. BARANDIARAN, 12
48980 SANTURTZI
Tel.: 94 461 02 15
SANTURTZIKO AEK
FLEMMING DOKTOREA, 17
48980 SANTURTZI
Tel.: 94.493.80 71
ABANTOKO AEK
Peñukas, z/g. –
48500 ABANTO-ZIERBENA
Tlf: 946 369 447
|