Enplegu eta Toki Garapen Saila
Zierbenako Udaleko Enplegu eta Toki Garapen Sailetik, enpleguaren sorrera bultzatuko duten eta udalerriaren garapen ekonomiko eta soziala ahalbidetuko duten ekimenak sustatu nahi dira. Zierbenako Udalak udalerriko enpresei zein herritarrei zuzendutako ekintzak jarri nahi ditu abian, betiere, horiek Zierbenaren garapen handiagoa ekar dezaten.
Pertsona eta enpresei zuzenduta dago:
- Lanik gabe dauden edo lana hobetu nahi duten pertsonak.
- Prestakuntza hobetu nahi duten pertsonak.
- Enpresa-ideiak dituzten pertsonak.
- Zierbenako udalerrian kokatutako enpresak.
Herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak:
- Lan-orientazioa.
- Lanbide prestakuntzako ikastaroei eta etengabeko prestakuntza ikastaroei buruzko
informazioa.
- Enplegu programak.
- PBeka edo praktika programak.
- Udalaren lan-poltsa.
- Lan-merkatuaren joerei buruzko informazioa.
- Orientazioa beraien negozioa martxan jarri nahi duten pertsonei, proiektuaren
prestaketan eta diru-laguntzen kudeaketan.
Enpresei laguntzeko zerbitzua:
Udalak udal lan-poltsa jarri du enpresa guztien esku; lan-poltsan, udalerrian enplegua eskatzen duten pertsona guztiak daude sartuta. Enpresak eskatutako ezaugarrietara egokitzen diren hautagaiak eskaintzen ditu udalak, eta, ondoren, enpresa izango da hautaketa prozesua egingo duena.
Honako gaiei buruzko aholkularitza eskaintzen da:
- Etengabeko prestakuntza.
- Ikastaroak kontratazio konpromisoarekin.
- Kontratuak.
- Diru-laguntzak.
- Diru-laguntza programak.
- Praktikak.
Kultur Etxea
San Román Auzoa, 6B
Tel: 94 636 60 07
Fax: 94 636 56 31
Ordutegia: 8:00etatik 15:00etara.
|
|